UZTALAI
Opor garaian eta aisialdian euskaraz ongi pasatzeko udalekuak
Hartzaileak
HH-2. mailatik LH-4. mailara arteko herriko haurrak
(2012. eta 2019. urteen artean jaiotakoak)
Tasak
Seme-alaba bakarra: 70,00 €
Bigarrena: 44,80 €
Hirugarrenetik aurrera: doan
Izena emateko epea
Maiatzaren 9tik 20ra, online edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta bulegoan
Online egitea lehenetsiko da.
Kokapena
HH-2: Laubideko hexagonoan. Malgutasuna sartzeko eta irteteko:
Sarrera: 09:15 – 09:45
Irteera: 12:15 – 12:30
HH-3: Latxartegin (Haztegi ikastola)
HH-4tik LH-4ra aire librean: osatuko diren haur-taldeen arabera erabakiko dira guneak eta familiei jakinaraziko zaie, udalekuak hasi aurretik.
Udaleku egunak eta ordutegia
Uztailaren 4tik 22ra
(biak barne)
09:30 – 12:30